Zer ikusi

|Zer ikusi
Zer ikusi 2017-07-27T10:25:50+00:00

Baztan Ibarrak paisaia zoragarria du. Mendi leunek ibarraren zeruertza itxuratzen dute. Ikusmena gozatzeko opari ederra. Iratzeek, belaiek eta pagadiek eta hariztiek nahierara koloreztatzen dute mihise zoragarri hau urteko edozein sasoitan.

Ziga

Zigak Baztanen itxura du: hango baserri, etxola, baratza, iratzeak, gaztainak, lizardiak, hariztiak, pagadiak. nabari da non zabiltzan. Bidasoa ibaiaren ezkerraldean bizi dira herriak dituen 227 zigarrak. Ikustekoak dira Ziga eta inguruak. Eta goiko aldean San Lorenzo eliza aparta, bertatik Baztan harana ia bere osoan bistaratzeko toki aproposa da. El Escorial jauregi madrildarra Juan de Herrerak egin zuen, eta estilo horretakoa da Zigako eliza ere. Eraikin nafarra 1593-1603 urteetan burutu zen. Gurutze latindar erako zorua du, eta kanoi-gangak ditu. Harmailari zabala du sarreran, eta zimitorioa. Dorrea 1824koa du, eta barruan XVII. gizaldiko pinturak daude, Iru–etik ekarriak, San Nikolas elizatik. Ermitak, berriz, hiru badauzka herriak, bata Pilar Andre Mariari eskainia eta beste biak San Markos eta San Andresi. Behin Zigara iritsita, merezi du hango harrespilak ikustea, edo Urdintz bezalako trikuharriak, Abartan Saioa inguruan. Zigara heltzeko NA-2540 errepidea hartu behar dugu, Iruritan barna, edo Almandozko tunelaren irteeran, eskuinaldean, dagoen bidegurutzean barna. Zigak auzo bat du: Zigaurre. Ziga eta honen auzo Zigaurre artean Baztango begiratokia dago; bertatik haranaren iparralde osoaren bista ederrak izanen ditugu. Herriko Bestak abuztuaren 10ean ospatzen dira, herriko zaindari San Lorentzoren ohorez.

Baztan

NNafarroa hezean kokatuta, bidexkak, mendiak eta errekastoak sigi-saga dabiltza Baztanen horren ohikoak diren borden eta baserrien tartean, argi erakutsiz gizakiaren eta naturaren arteko milaka urteko elkarreragina harmoniaz beteriko batasun berezia sor dezaketela. Paisaia intimista honek beren tradizioak bizirik iraunarazi dituztenen, eta egunerokoan Nafarroaren milurteko hizkuntzan, euskaraz, solasten direnen kultur ondarea gordetzen du. Laburbilduz, paisaiak halako intentsitatez bateratu ditu natura eta giza faktoreak, non ez historiaren gorabeherek ezta mendeetako kontrako ekonomiek ere ezin izan dioten halako lurralde idiliko bezain iradokitzaileari, misteriotsu bezain abegitsuari nortasunik batere kendu. Baztan udalerria, Nafarroaren iparrean kokatua, 377 kilometro koadro ditu, eta Foru Erkidegoko udalerririk zabalena da. Baztan lehenaldiko aztarna anitzen kokalekua da. Zenbait mende geroago, Erromako Inperioak gure lurrak menderatzeari utzi eta gero (Belateko errepidearen gainean aztarnak daude), Nafarroako Foruko aitzinsolasean aurkitzen ditugu Baztani buruzko hurrengo aipamen historikoak, eta han erraten da musulmanen inbasioa ez zela lurra hauetara ailegatu. Geroago, 1025. urtearen inguruan, Antso Handiak Baztango Jaurerria sortu zuen. Egun, jende gehiena nekazaritzaz eta ganaduaz bizi da.

Bidasoaren Herrialdea

 

Bidasoaren Herrialdea Pirinioen bi aldeetan kokatuta dagoen eta ibaiak sortu duen eremu natural, kultural eta sozial bat da. Ibaia Xorroxingo iturburuetan jaiotzen da, Baztan izenarekin. Gure haranetatik igarotzean, berriz, Bidasoa izena hartzen du, eta Kantauri Itsasoan isurtzen ditu urak, euskal itsasertzean.

ZIGAKO ETXEZURIA Casa Rural-Landetxea

31796 Ziga Baztan (Nafarroa/Navarra)

Phone: (+34) 948 452 078

Web: www.zigakoetxezuria.com

NON GAUDE

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies